GOTTI BURUA BORTZIRIAK
Egitasmoaren sorrera:
Bortzirietako guraso batzuen kezketatik abiatutako egitasmoa da.
Elkartzeak dituen onurak lehenetsiz, helburu amankomun batzuen alde lan egiteko asmoarekin.
Kezkaren funtsa, adin txikikoek mugikor propioa izatean eta honetaz egiten duten erabilpenean datza.
Erabilera goiztiarraren ondorioei buruzko gero eta ikerketa eta informazio (artikulu, liburu, erreportai …) gehiago daude.
Eskualdean eta inguruetan mugimendu antolatuak ari dira martxan jartzen eta Bortziriak mailan ere antolatu nahi dugu.
Egoera anitzen aintzinean aurkitzen garenez, ez ditugu arrazoiak epaitu edo etsaitu nahi, ez eta teknologien kontra aritu nahi ere.
Helburuak:
- Adin txikikoek mugikor propioa 16 urteak arte atzeratzea (nahiz eta kontziente garen gaur gaurkoz familia askotan helburu hori lortzea zaila izango dela eta beraz, erdibideko lorpenak ere ontzat emango dira).
- Gure seme-alabek erabilera osasuntsu, arduratsu eta seguruago bat egin dezaten ahalbidetzea.
- Elkarbizitza sustatu nahiko genuke: dagoeneko mugikor propioa duten haur eta nerabe , hauen guraso, oraindik dispositibo propioa ematea atzeratu nahi duten guraso eta eskaeran dabiltzan haur edo nerabeen artean.
- Gurasook seme-alaben heziketan erreferente edo eredu garen horretan, zenbait aldaketa akaso helduoi dagokigula erreflexionatzera iristea ere bultzatu nahiko genuke.
Egitasmoaren ibilbidea:
- Abiapuntua galdetegi bat izanen da. Bertan jasoko diren datuekin Bortzirietan errealitate honekiko dagoen jarrera eta egoera ezagutzeko aukera izango da. Horregatik sare sozial bidez helaraziko zaizuen galdetegian parte hartzera gonbidatu nahiko zaituztegu (seme-alaba bakoitzeko bat bete beharko da). Erantzuteko epe muga: abenduak 20.
- Epe laburrera berriz asmoak, nahiak eta indarguneak bateratu nahiko genituzke haurtzaro eta nerabezaro osasuntsuen alde. Horretarako, estrategiak edo heziketa baliabideak eskainiko dizkizuegu.

