Agurra

 

Gaur egun lehendakaria naizen Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea 1988an sortu zen Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakar herritarrei esku-hartze sozial eta profesionala bermatzeko.

Web gune hau herritarrei Gizarte Zerbitzuak hurbiltzeko asmoarekin sortu da eta aldi berean herritarrek Gizarte Zerbitzuen eskaintza, informazioa, baliabideak… ezagutu ditzaten.

Nire izenean, bertako lantaldearen eta bertze ordezkari politikoen eskutik hartzazu eskerrik beroenak eta ongi etorria.

 

Egitura

Gizarte Zerbitzuen sistemak oinarri dituen printzipioak

  • Unibertsaltasuna
  • Erantzunkizun publikoa
  • Berdintasuna
  • Elkartasuna
  • Hurbiltasuna eta dezentralizazioa
  • Herritarren partaidetza
  • Laguntza pertsonalizatua eta integrala
  • Prebentzioa
  • Normalizazioa
  • Autonomia sustatzea
  • Planifikazioa eta ebaluazioa
  • Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza
  • Kalitatea
  • Boluntarioen lanaren sustapena

 

Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak

Hartzaileen eskubideak:

  • Gizarte zerbitzuez berdintasunez baliatzeko eskubidea
  • Dauden prestazio eta baliabideei buruzko informazioa izateko eskubidea
  • Esku-hartze prozesuari buruzko erabakietan parte hartzeko eskubidea
  • Hartzaileari eraginen dion edozein esku-hartzeri buruz aldez aurretik informazioa jasotzeko eskubidea
  • Emandako prestazioei eta zerbitzuei uko egiteko eskubidea
  • Espedientea ikusteko eskubidea, egoeraren balorazioa edo behar sozialen balorazioa jakiteko eskubidea
  • Erreferentziazko profesionala izateko eskubidea
  • Kalitatezko zerbitzuak jasotzeko eskubidea

Hartzaileen betebeharrak:

  • Prestazio eta zerbitzuen arau, prozedura eta baldintzak betetzea
  • Norberari buruzko informazio egiazkoa ematea
  • Prestazioa eman den xederako erabiltzea
  • Deitzen dituzten elkarrizketeara joatea
  • Zerbitzuaren kostua finantzatzen laguntzea arauetan halakorik jartzen badu

 

Bortzirietako Gizarte Zerbitzu Mankomuniatearen estatutuak