Uda ate joka eta herrietako bestak gero eta hurbilago. Oraindik ordea antolaketa lanetan murgildurik izango dira Bortzirietako herritarrak eta Udalak, batzuen bestak bertzeenak baino hurbilago baitaude.

Gizarte Zerbitzua ere prestaketa lanetan ari da, BESTABUSA zerbitzua entitate honen
ardurapekoa baita.

Herrietako bestetako asteburu egunetan eskainiko dira zerbitzuak, datak hurbildu ahala
ordutegi eta ibilbideak jakinaraziko dira.

Iaz hasitako zerbitzuaren moldaketari jarraipena emanez, aurten ere adin txikikoen
erabiltzaile adinaren inguruan zer adierazia dagoenez herriz-herriko bilera informatiboak antolatu dira hurrengo egunetarako:

ARANTZA

  • Ekainak 15, 9:00 Udaletxeko lehenengo solairuan
  • Ekainak 16, 17:00 Udaletxeko lehenengo solairuan

IGANTZI

  • Ekainak 15, 10:00 La Villa eraikineko bilera aretoan
  • Ekainak 16, 18:00 La Villa eraikineko bilera aretoan

LESAKA

  • Ekainak 15, 11:00 Harriondoa Kultur etxean
  • Ekainak 16, 19:00 Albistur kalea, 2 (Gizarte Zerbitzuen Bulegoan)

BERA

  • Ekainak 15, 12:30 Beralandeta
  • Ekainak 17, 17:00 Beralandeta

ETXALAR

  • Ekainak 18, 9:00 Pello Apezetxea Kultur etxean
  • Ekainak 17, 18:00 Pello Apezetxea Kultur etxean

Bileretan azalduko da Bortzirietan 2009 eta 2010 urteetan jaiotako nerabeek aurkeztu
beharreko guraso baimena autobus zerbitzuak erabili ahal izateko. Hortaz, bilera informatibo
horietara adin horietan seme-alabak dituzten gurasoak deituak izango dira. Edo urte horietan
sortuak izan diren bortziriarrak.