Europako Funtsen Finantzaketa 2023

NEXT GENERATION EU FUNTSAK. BERRESKURAPEN, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN (PRTR)

IRUZURRAREN AURKAKO POLITIKA

Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzurra edo irregulartasuna izan daitezkeen gertakariak salatu nahi badituzu, Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak horretarako prestatutako kanala erabil dezakezu. Bertara sartzeko, mezu elektroniko bat bidali dezakezu helbide honetara: denunciasantifraude@bortziriakgz.eus

Halaber, jakinarazten da dokumentu honetan ezarritako prozedurez gain, edozein herritarrek edo enplegatu publikok ustezko iruzurreko egitateak jakinarazi ahal izango dizkiola Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalari (SNCA), zerbitzu horrek web helbide honetan horretarako gaitutako «infofraude» kanpo salaketen kanalaren bidez:

  • Europako funtsei eragiten dieten iruzurrei edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinaraztea.

(https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx)

Dokumentuak

Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) eta Next Generation EU (NGEU) funtsen esparruan, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Iruzurraren aurkako politika onartu zuen 2024ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran.

  • Iruzurraren aurkako neurrien plana, 2024ko martxoaren 21ean onartua.

Iruzurraren aurkako neurketen plana Next generation EB funtsak kudeatzeko

 

PROIEKTUAK

Oinarrizko gizarte-zerbitzuen modernizazio digitalerako proiektua, sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan eta egiturazko elementuetan inbertsioak eginez 

BHM logo koloretan
  • Berreskuratzeko eta Erresilientziarako Mekanismoaren (MRR) kontura finantzatutako obra, C22.I2 inbertsio-lerroan NextGenerationEU finantza-tresnaren, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dagoena. “Gizarte-zerbitzuak modernizatzeko plana: eraldaketa teknologikoa, berrikuntza, prestakuntza eta haurren arreta indartzea.”
  • Deialdia: 298E/2023 Foru Agindua, ekainaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana.
  • Onuraduna: Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
  • Inbertsioa, guztira: 6.435,00 €
  • Emandako dirulaguntza: 6.435,00 €
  • Neurria: Gizarte-zerbitzuak modernizatzeko plana: eraldaketa teknologikoa, berrikuntza, prestakuntza eta haurren arreta indartzea.
  • Osagarria, 3. inbertsioa (C12, I3)