EZGAITASUNA
Autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko programan bere egunerokotasunean mugaren bat edo zailtasunen bat duten edozein herritarrei artatzen zaie. Izaera indibidualeko baliabideak eta egonaldiak eskaintzen dira, hauek aldi baterako edo behin betiko izan daitezke, beti ere bere jatorrizko ingurunean integrazioa bermatu eta kalitatezko bizimodua mantentzea izango direlarik xede.
Tokiko baliabideak:
- Aparkatzeko txartela
- Etxez-etxeko zerbitzua
- Material ortoprotesikoaren mailegua.
- Jubiloteka
- Komunitatearen esparruko esku-hartzea: Elkarrizan boluntario taldea.
Egonaldiak:
- Zentro okupazionalaren zerbitzua ezgaitasuna duten pertsonentzat
- Etxebizitza funtzional/tutoretzapekoaren zerbitzua
Baliabideak:
- Ezgaitasuna baloratzeko zerbitzua
(TRAMITATU) - Arreta goiztiarreko zerbitzua (0-3 urteko haurrak)
- Mintzamenaren arloko errehabilitazio zerbitzua
- Larrialdietarako telefono zerbitzua
(TRAMITATU) - Menpekotasuna egoera baloratzeko zerbitzua
(TRAMITATU)
Urtea amaitzear doa et aondorioz, eguberrietako ospakizunak hurbiltzen doaz: San Juan Bosko, Olentzero eguna, urte zaharra, errege gauaren bezpera… Noski, egun horietan antolatzen diren bazkari eta afari orotan ohikoa da alkohola eskuragarri izatea eta alkohola kontsumitzearen hautua egitea. Horrenbestez, eguberri hauetan Bortzirietako Gizarte Zerbitzuko Mankomunitatetik nerabe zein guraso guztiei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio kanpaina sustatzen ari gara “Za!ndu zure mugak” lelopean, opari handiena osasun oparoa izan dadin.
Gaur egungo gizartean alkohola gehien kontsumitzen den eta hain normalizatuta daukagun legezko sustantzia da. Noski, haren salmenta 18 urtetik gorakoentzako arautua dago, baina jakin badakigu adin hori jaitsi egiten dela eta askotan, adin txikikoen eskura jartzen dela. Horregatik, kanpaina honen bitartez alkoholaren kontsumoak sor ditzakeen arriskuez ohartarazi nahi dugu, eta bereziki, arreta eman nahi diogu kontsumoa murrizteko edo saihesteko neurriei eta aholkuei.
Ziur gaude adin txikiko gehienek alkoholaren arriskuez eta ondorioez kontziente direla, baina baliteke zaila izatea alkoholak sorrarazten duen errealitate distortsionatuan erabakiak hartzea. Era berean, talde presioak negatiboki eragin dezake, bortxan edanarazteko eta taldearen parte direla sentitzeko. Ondorioz, egoera horren aurrean argi adierazi behar zaie norberak erabakitzen duela zer, zenbat, nola, noiz eta norekin edan nahi duen ala ez. Are gehiago, bestetan kontsumitu gabe goza daitekeela adierazi behar zaie, posible baita gaueko aisialdian alkoholik gabeko pasarte dibertigarriak eta alaiak bizitzea.

