APARKATZE TXARTELAK

 

Organu kudeatzailea

  • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

Xedea

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak ematea.

Ezaugarriak

  • Aparkatzeko txartela titularraren alde eta soilik berak erabiltzeko emanen da, txartelaren titularrak joan-etorrietarako ibilgailuetan erabil dezan. Pertsonala eta besterenezina da, eta soilik erabiliko da baldin eta titularrak ibilgailua gidatzen badu, edo titularra ibilgailuan badaramate.

Onuradunak

  • Ondorengo egoeran batean dagoen pertsona fisiko desgaituak:
    • Mugikortasun murriztua dutenak. Ezintasun mailaren ziurtagirian jasotako baremoaren arabera, nahitaezkoa da A, B nahiz C ataletan deskribatutako egoeraren baten barnean egotea, edo gutxienez 7 puntuko puntuazioa lortzea gainerako ataletan (D, E, F, G eta H) lortutako puntuen baturan.
    • Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendua, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa dutenak.
      Bi egoera horiek desgaitasun-maila kalifikatzeko eta aitortzeko talde multiprofesionalaren irizpena jaso behar dute.
  • Desgaitasuna duten pertsona-taldeak garraiatzera soilik bideratutako ibilgailuak dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak, autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari arreta egiteko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenean.

Kostua

  • Doakoa da.

Sarbidea

  • Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera, Mankomunitateak emandako ereduaren arabera.

 Legedia

  • Gure ordenantza:http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2015/80/Anuncio-20/Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. Artikuluan ezarritakoari jarraituz, urriaren 29ko 11/2014 Foru Legeak aldatu zuena
    Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea
    Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelak banatzeko eta erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretua
    Desgaitasun-maila aitortzeko, onartzeko eta kalifikatzeko prozedurarako abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua.
    Autonomia pertsonala sustatzeko eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.