GIZARTE LARRIALDIETARAKO POLTSA
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Laguntza ematea pobrezia endemikoa nahiz mementokoa edo behar larria jasaten duen pertsonei edo familiei, eta laguntza hori osagarri gisa aplikatzea gainerako prestazio sozialei.
- Deserrotzea edo gizarte-baztertzea eragin edo larriagotzen ahal duten egoerak arintzea.
- Baliabide bat izatea mankomunitate honetan diseinatzen diren gizarteratze prozesuetan.
Ezaugarriak
Diruz laguntzen ahal diren gastuek kategoria hauetako batekoak izan beharko dute:
- Ostatua. Etxebizitzaren alokairua, etxebizitzaren hipoteka maileguaren kuota…
- Oinarrizko hornidurak. Ura, argindarra, gasa, berokuntza…
- Elikadura eta osasuna.
- Hezkuntza eta gizartean eta lanean txertatzea.
- Oinarrizko beste premia batzuk betetzea.
Onuradunak
- Gizarteratzeko oinarrizko premiak betetzeko zailtasunak dituzten pertsona edo familiak, frogatutako gabezia ekonomikoak edo sozio-sanitarioak izateagatik.
Sarbidea
- Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera, Mankomunitateak emandako ereduaren arabera
Legedia
ORDENANTZA: http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2017/107/Anuncio-16/
- Ordenantzako oinarritan jasotzen ez den orotan honako honi jarraituko zaio: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, Diru-laguntzei buruzko 38/2013 Legea Orokorra eta arlo horretan aplikatzen ahal den gainerako araudia