JUBILOTEKA

 

Organu kudeatzailea

  • Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea

Xedea

  • Autonomia mantentzeko eta gaixotasun eta mendekotasun egoeren aintzinean prebentzioa lantzeko zerbitzua.

Ezaugarriak

Ondoko ekintza hauek burutzen dira: Memoria tailerra, eskulanak, ariketa fisikoak, mahai jokoak…
Jarraian ageri den moduan eskaintzen da zerbitzua:

Ordutegia

Zerbitzua bortz herrietan emanen da.

Jubilotekak urtarriletik abendura bitartean funtzionatuko du. Abuztuan ez da zerbitzu hori izanen, ezta Nafarroako Foru Komunitatean edota Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean ezarritako jai egunetan ere.

Jubilotekaren ordutegia honakoa izanen da: 

    • Bera: astelehen, asteazken eta ortziraletan: 10:00etatik 13:00etara
    • Lesaka: astearte eta ortzegunetan, 10:00etatik 13:00etara.
    • Arantza: astelehenetan, 16:00tik 18:00tara.
    • Etxalar: asteartetan, 16:00tik 18:00tara.
    • Igantzi: asteazkenetan, 16:30etik 18:30era.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak taldeen osaketa nahiz ordutegiak aldatu ahalko ditu, izena eman duten erabiltzaile kopuruaren arabera edota horiek egindako eskaeren arabera.

 

Onuradunak

  • Bortzirietako herritarrak.

Kostua

  • Berako jubiloteka, 36 € hilabeteko.
  • Lesakako jubiloteka, 24 € hilabeteko.
  • Arantza, Etxalar eta Igantziko jubiloteka, 8 € hilabeteko.

Sarbidea

  • Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aurkeztu behar dute eskaera, Mankomunitateak emandako ereduaren arabera.

 Legedia

  • Erabiltzaileei zerbitzua hasterakoan funtzionamendurako araudiaren berri emanen zaio.

Funtzionamendu araudia