MATERIAL ORTOPROTESIKOAREN MAILEGUA
Organu kudeatzailea
- Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Xedea
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duenarentzat material hau eskuragarri izatea.
Ezaugarriak
- Erabiltzaileak behar duen denboran edukiko du materiala, hartu duen egoera berean itzuliko duen konpromezuarekin.
Onuradunak
- Adina, ezintasuna edo mendekotasuna dela eta material ortoprotesiko baten beharra duten Bortzirietako herritarrak.
Kostua
- Mailegu zerbitzua doakoa da. Gure biltegitik erabiltzailearen etxerako garraioa beharrezkoa izanez gero garraio zerbitzu hau kobratuko da soilik. 15€ bidai bakoitzeko.
Sarbidea
- Eskaera Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako ereduaren arabera egin beharko da.